Ikasys eta Ikasbooken aurkezpenak (eta egunotako eguraldi epelak, akaso), batzuon pentsamendurik lizunenak piztu ditu egunotan. Bada, horra gaur egin dudan aurkikuntza erotiko-festibo bat, bideo porno eta guzti:

Everex CloudBook du izena goiko perlatxo horrek, eta detailetxo bitxi batzuk baditu: itxura, 699 eurotan saltzen den Packard Bell EasyNote XSren berdin-berdina du, baina tripetan, Windowsen ordez, gOS (Good OS) 2.0 Rocket izeneko Linux distro egokitua darama, Googleren eta beste zenbaiten 2.0 aplikazioekin erabiltzeko pentsatuta dagoena. Besteak beste, Mozilla Firefox, gMail, Meebo, Skype, Wikipedia, GIMP, Blogger, YouTube, Xing Movie Player, RythemBox, Faqly, Facebook eta OpenOffice.org 2.3 dakartza instalatuta. (Oharra: une honetan bertan gOS hori deskargatzen nabil, LiveCD eran proba daiteke, eta denbora badaukat behintzat kontatuko dizuet zelan doan arrebaren DELL zaharraren gainean). Everex Cloudbook... earra, ezta?Ezaugarri teknikoei dagokienez, honako hauek aipatzen dituzten egileek webgunean:

  • Prozesagailua: 1.2GHz, VIA C7®-M Processor ULV,
  • Memoria: 512MB DDR2 (533MHz)
  • Biltegiratzea: 30GBko disko gogorra
  • Pantaila: 7″ WVGA TFT Display (800 x 480)
  • Grafikoak: VIA UniChrome Pro IGP Graphics
  • Soinua: VIA High-Definition Audio, 802.11b/g,
  • Atakak: 10/100 Ethernet, DVI-I Port, 2 USB 2.0 Ports, 4-in1 txartel irakurgailua, aurikularrak, mikrofono sarrera
  • Bozgorailu estereoak
  • Datu sarrera: Teklatua eta touchpad
  • Bateria: 4-Cell Lithium-Ion

Paperaren gainean, behintzat, EeePC-a baino azkarragoa da, eta biltegiratze ahalmen handiagoa du. Hona eta hara ibiltzeko moduko prexioxidadea. Otsailaren 15etik aurrera jarriko dute salgai 399 dolarretan… Estatu Batuetan soilik 🙁

(Via Palmaniac)

5 erantzun

  1. Jabi 2008(e)ko otsailak 8
  2. joxe 2008(e)ko otsailak 9
  3. Julen 2008(e)ko otsailak 16
  4. joxe 2008(e)ko otsailak 17
  5. Julen 2008(e)ko otsailak 18

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.