Sailkatu gabe

zazpi@2007: hamar egun bozkatzeko!

Ez naiz asko luzatuko, ez nago-eta ordenagailuaren aurrean eserita egoteko moduan, baina uste dut merezi duela zazpi@2007 kontuari errepasotxo bat egitea. Gauzak ez dira asko aldatu publikoki komentatu diren azken emaitzetatik hona, baina badirudi lehenengo postuak finkatzen doazela. Bozketa amaitzeko 10 egun falta direla, 708 bozka jaso dira guztira (azken egunotan nabarmen jaitsi da bozken erritmoa), eta honelaxe daude gauzak lehenengo hamar postuetan:

Emaitzak urtarrilaren 21ean

Emaitzak ikusita, burura datozkidan ideia batzuk, boteprontoan eta lanketa handirik gabe:

  • Tresna praktikoak nagusi dira berriro ere, erabilgarritasuna baloratzen da esan daiteke.
  • Harrigarria (nire ustez behintzat) Eibar.org eta Branka.biz hain arin igotzeak… estatistiketan ikusten da mail bidezko promozioak ondo funtzionatzen duela! ;)
  • Harrigarria era berean, Txioka.net nahiko behean geratzea.
  • Espezialiazioa ona da blogosfera aberasteko… baina sailkapenean kalte egiten du: tematikotzat jo daitezkeen ekimen gehienak (Kevin Heredia, Mintzapraktika, Appleberri, Garaigoikoa, Astindu, tokian tokiko plataforma digitalak…) nahiko atzean geratu dira

Eta zuek, nola ikusten duzue kontua? Datu gehiago nahi duenak, emaitzen taula osoa deskarga dezake (PDF).

Enpin, dena den, gauzak asko alda daitezke oraingoz… gogoratu 30ean amaituko dela bozkatzeko epea!

Iruzkin 1

  • Argi dago oraindik EUS kontuek mugitzen gaituztela gehienbat. Elebila.EU, EUSkalbar, EUSkalTube…

    10 egun hauek erabakiorrak izan daitezke, dudarik gabe.

    Txioka, batez be erabiltzaileontzat da probetxuzkoa, interesantea. Twitter erabiltzen ez duenak… ez du hori apreziatzen, beharbada.

    Bestelakoan, zurekin bat nator Joxe.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.