zazpi@2007: bozkatzeko epea zabalik!

zazpi@2007: bozkatzeko epea zabalik! 1 - teknopata.eusAbendua (eta urtea) amaituta, iritsi da garaia internautok proposatutako hautagaien artean, euskal blogosferako urteko onena aukeratzeko. Proposamen asko jaso dira hilabetean, eta haietako batzuk, pena handiz bada ere, baztertu egin behar izan dira, batez ere 2007koak ez zirelako. Hala ere, 29 hautagai geratu dira zerrendan, hasieran buruan nuena baino askoz ere kopuru handiagoa.

Esan bezala, bozkazeko ordua iritsi da orain:  horretarako, orri honetara jotzea baino ez dago. Bertan agertzen den zerrendan hautatu zure ustez urteko onenak diren ekarpenak, eta ‘bozkatu’ botoiari eman (IP bakoitzeko bozketa bakarra kontatuko da, mila biderrez egiten baduzu ere!)

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.