Ematen du gabonzaharra atzo bertan izan zela… baina ez, hilabete pasatu da ia-ia. zazpi@2007ren kontua martxan jartzean, bozkatzeko epea urtarrilaren 30ean amaituko zela esan genuen, gauerdiko 12:00etan, eta beraz bi egun baino ez dira falta epe hori amaitzeko. Aukeratu al dituzu zure gogokoenak? Ale ba, zeren zain zaude? Bozkatu!!!

Astelehenero bezala, zerrenda nola dagoen kontatuko dizuet gaurkoan ere, eta hau izango da emaitzen azken berri ofiziala ‘irabazleak’ zeintzuk diren jakinarazi arte. Azken egunotan mugimendua igarri da zerrendan: astebetean 130 bozka gehiago jaso dira, guztira 837. Horrek aldaketak eragin ditu ‘aukeratuen’ artean.

Honelaxe daude une honetan lehenengo hamar postuak:

zazpi@2007 emaitzak 08/01/28an

Igartzen dituzue  aldaketak?

  • Elebilak jaun eta jabe jarraitzen du, eta gainera bigarrenarekiko tartea ia bikoiztu egin du (77-59 joan den astean; 106-66 oraingoan).
  • Euskalbar eta Euskaltube euren postuak ‘duintasunez’ mantendu dituzte.
  • Eibar.org hiru postu igo ditu, AHTGelditu eta Gaur8 atzean utziz.
  • Brankak zazpigarren postua galdu du, berdinduta dauden Euskalnatura eta Irratia.comen mesedetan. Zortzigarren dago orain.
  • Txiokak ere gora egin du, 11. postutik bederatzigarrenera, eta lekua utzi dio aurrekoan hamargarrena zen Lostinbilbaori.

Tira, ba ahalxe daude kontuak momentuz. Aurrekoan bezala, zerrendea osoa ikusi nahi duenak ere deskargatzea besterik ez dauka. Amaitu aurretik, hala ere, galdera pare bat:

  • Ideia ona da tarteka emaitzen berri izatea, ala hobe da sekretua azken momentura arte gordetzea? (Hurrengoetarako, esan nahi dut)
  • Inork ez dit lagunduko ganorazko banner bat egiten? Joe, nolakoak zareten!

2 erantzun

  1. assar 2008(e)ko urtarrilak 28
  2. joxe 2008(e)ko urtarrilak 28

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.