zazpi@2007-behinbehineko logoa
Iritsi da 2008ko urtarrilaren 30a. Pasatu dira gaueko 12:00ak, eta, beraz, amaitu egin da zazpi@2007 ‘irabazleak’ aukeratzeko epea. 890 bozka jaso dira guztira, 200 bat lagunek emandakoak, eta guztioi eskerrak eman nahi dizkizuet bihotz-bihotzez parte hartzeagatik. Baita, noski, 29 hautagaik osatutako zerrenda osatzeko ekarpenak egin dituzuenei!

Emaitzak datozen egunotan argitaratuko ditut Wikian bertan. Ideiak izan duen harrera ikusita, uste dut blogeko orrien artean galduta baino, hobeto egongo dela han,aurkitzeko errazago behintzat.

Tira ba, esandakoa: egun pare bat barru bueltatu (nahi izanez gero, noski) emaitzak ikusteko… eta has gaitezen zortzi@2008 prestatzen!

2 Comments

  1. Jabi 2008(e)ko urtarrilak 31
  2. joxe 2008(e)ko urtarrilak 31

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.