zazpi@2007, kanona eta letra txikiak

Ostegunero bezala, gaurkoan (atzokoan) ere egin didate tartetxoa Bilbo Hiria Irratiko lagunek. Aspaldi ez bezala, Isabel Isazelaia izan dut gaur solaskide, Xabier Monasterioren ordez. Gaiei dagokienez, hauek aipatu ditugu, nola edo hala 😛

  • zazpi@2007 sariketa (bai, lantzean behin irratiko tartea erabiltzen dut autobonbo miserablea egiteko!).
  • Ditxosozko kanonaren inguruko gorabeherak, Madrilgo legebiltzarrean izan den eztabaidaren harira.
  • Tarifa lauekin agertzen hasi diren gorabeherak: Asturiasko lagun bati 5.000 euroko faktura iritsi zaio gau osoa internetera konektatuta igaro ondoren.

Beti bezala, horiek guztiak, gauzak ahoz azaltzeko daukadan gero eta abilezia eza nabarmenagoaz zipriztinduta, hemen behean entzungai.

Play

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.