MissingSync beta berria, Leopardekin bateragarria

Missing SyncLehengoan kontatu nizuen bezalaxe, Mac OS X 10.5 Leopard santisimoa irten denetik, informazioa sinkronizatzeko arazoak ditugu oraindik Palm sistemako PDAk erabiltzen ditugunok.

Palmek praktikan abandonatuta dauka aspaldi sinkornizatzeko (agenda elektronikoan eta ordenagailuan dauden datuak bateratzeko) Palm Desktop softwarearen Mac bertsioa, eta beraz, hirugarren enpresen softwarea erabiltzea baino ez zaigu geratzen.

Hirugarren enpresen software horien artean, Missing Sync izeneko aplikazioa da jaun eta jabe Palm PDAk eta Mac ordenagailuak sinkronizatzeari dagokionez. Azken bertsioak, (6.0.1), hala ere, arazoak ematen ditu Leopardekin, eta buruhauste handiak ekarri ahal dizkigu 1.000 kontaktutik gorako agenda darabilgunoi. Zorionez, badirudi egileak jo ta ke ari direla arazoak konpontzen, eta egunotan 6.0.2 bertsioaren zazpigarren beta kaleratu dute, neure kasuan behintzat primeran dabilena. Seguru nago traste arraroak erabiltzeko nik besteko zaletasuna duzuenok poz handia hartuko duzuela albiste honekin… …eta gainontzekoek, tira, arraroa naizela pentsatzeko beste arrazoi bat duzue 😛

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.