Aspaldiko kontuak etorri zaizkit gaur burura sustatu.comeko argazkia ikusi dudanean. Espageti Munstro Hegalaria duela bi urte aipatu nuen nik Aizu! aldizkarian: AEBetako kontserbadoreek eskoletan kreazionismoa irakasgaien artean sartzeko kanpainaren aurka egiteko parodia gisa sortu zen EMH… eta badirudi hasieran uste baino bizitza luzeagoa izan duela. Garai hartan Artezen nenbilen lanean, eta gogoan dut barre galantak egin genituela kontu honekin.

Enpin, ez dakit zergatik, baina Nafarroan egunotan Gabonetako ikurren inguruan sortu diren txolopoteak etorri zaizkit burua: Zentronikoko apaiza Bizarzuriren aurka, Iruñeko Udalak antolatutako erreferenduma, lehengoan Xabier Lapitzi entzun nion beste kontua, ez dakit zein herritan UPNren inguruko elkarte batek Bizarzuri jarriko duela lokal itxi batean opariak banatzen Olentzero kalera irteten den ordu berean…

Liskar horiek guztiak konpontzeko modu bat aurkitu dut, bada, EMHren webgune ofizialean: zer moduz aurrerantzean gabonetako opariak Espageti Munstro Hegalariak ekartzen baditu?

Zorionak eta urte berri on

2 erantzun

  1. MiKeL 2007(e)ko abenduak 18
  2. joxe 2007(e)ko abenduak 18

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.