Olentzero DivXOlentzero aurreratu bide da DivX.comen eta, egun seinalatu hauek ospatzeko, Divx Pro softwarea (Mac eta Windowserako) oparitzen dabiltza egunotan.

Berri gutxi esan dezaket honezkero DIVX bideo formatuaren inguruan. Egunotan oparitzen ari diren bertsio honek, normalean 20 dolarretan saltzen denak, bideo artxiboak beste formatuetatik divx formatura pasatzeko aukera ematen du, kalitate handiko baina tamaina txikiko artxiboak sortuz. Artxibook irakurri ahal izateko ere DivX softwarea behar izaten da, baina horretarako nahikoa da Player delako bertsioa, erreproduzitu besterik egiten ez duena.

Aukera bikaina, beraz, bideoak formatu batetik bestera pasatzen ibiltzen zaretenontzat: eskaintza aprobetxatzeko, orri honetan eman behar da e-mail helbidea. Helbide horretan jasoko dugu serie zenbaki bat, web orri beretik jaitsi behar den softwarea erregistratzeko erabili behar dena.

Ez da opari txarra, ezta? Ale ba, gozatzera!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.