LineUpHalaxe egin dituzte etxerako lanak pdaperformance webgunekoek. Lehengoan esan nizuenez, joan den ostiralerako, azaroak 30, iragarri zuten Saguaro izeneko softwarea. Bada: ez azaroaren 30ean, ez abenduaren 1ean. Gaur, abenduak 2, ireki dute azkenean haien webgunea… …zer eta Saguaro horren bertsio murriztu bat den LineUp widget motorea aurkezteko. Inglesesezko dozena bat RSS irakurtzen dituen aplikazio bat… oso polita, bai, baina, 30 dolarreko prezioa izateaz gain, nire makina behintzat izoztu egiten duena.

Hori gutxi balitz, widget berriak sortzeko moduaren trazarik ez dago webgune osoan… ez eta, jakina, amu gisa darabilten Saguaro famatuaren arrastrorik. Beharbada ez dabiltza oso oker vaporware hutsa dela diotenek.

Egunotako gertaerak ikusita, badakit kontu hau ez del ainor kezkatzeko modukoa, baina tira… Faeminok eta Cansadok zioten moduan, ‘pailazo desdramatizadorearena’ egingo dugu…

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.