Komunika 07 jardunaldietan pasatu dut gaurko goiza, EHUren Leioako Kanpusean (aspaldi-aspaldiko partez). Komunikazioaren (batez ere marketing kontuetan) dabiltzan hainbat aditu gonbidatu ditu Joseba Etxebarria irakasleak, eta oso kontu interesgarriak entzun dira: komunkazio kanpainak egin aurretik helburuak eta haien araberako plangintzak lantzearen beharra, komunikazioaren eragina era objektibo eta zientifikoan egitea ere beharrezkoa (eta posiblea!) dela, mundu horretan mugitzen direnen pasadizoak eta anekdotak ere entzun izan dira… Ekarpen gehienak, hori bai, erakunde/korporazio handi samarren ikuspuntutik egindakoak, eta horrek intepretazio batzuk behintzat urrun samar utzi dituzte neure eguneroko jardunetik.

Sergio Mongek txapa eman dit 1Aurreko egunean beste jardunaldi batzuetan komunikazioarekiko piztutako interesak bultzatu gaitu beste lankide bat eta biok Leioara. Landu nahi genituen gaietako bat euskara eta komunikazioa zen, eta dezente kostatu zitzaigun horren inguruko hitzalditxoa emateko prest egon litekeen aditu bat topatzea. Azkenean, eta urte honen hasieran zenbait komentario eragin zituen blog sarrera batetik tiraka, Sergio Monge lokalizatu genuen, komunikazioan aditua eta EHUko irakaslea dena.

Euskaraz aritzeko zailtasunak baditu ere, berehala eman igun baiezkoa, eta oso ekarpen interesgarria egin zigun jardunaldietan, komunikazio eskemen eta edukien inguruan. Labur-labur esanda, bi ideia azaldu zituen Sergiok Miramonen:

  1. Komunikazio kanpainak (euskaren ingurukoak ere bai) hartzaileen ikuspuntuaren arabera ikuspuntuak kontuan hartuta egin behar dira, eta ez egilearen ikuspuntuaren arabera. Hartzaile bakoitzak igorri dugun mezua ulertzeko eskema ezberdinak ditu buruan, eta hori sarritan (edo beti) ahaztu izan zaigu orain arte, kanpaina monolitikoak egin izan ditugu beti, gure gustu eta eskemetan pentsatzen, eta ez jasotzaileenetan. (Zuzenketatxoa egin dut parrafo honetan, Sergioren beraren beheko iruzkina irakurri ostean)
  2. Jendea euskarara erakartzeko, edukietan jarri behar dugu balio erantsia. Eduki interesgarri eta erakargarriak eskaini behar ditugu jendea euskarara erakartzeko. Horrela jendea ez zaigu hurbilduko ‘euskaraz delako’, baizik eta ‘interesgarria delako’.

Sekulako esfortzua egin zuen Sergiok bi kontu horiek euskaraz azaltzeko, eta uste dut eskertzeko detailea dela. Miramonen harekin berba egiteko gogoekin geratu nintzen, antolakuntza lan batzuek jardunaldiak amaitu aurretik alde egitera behartu baininduten. Baina lagun jator eta ‘humanoa’ iruditu zitzaidan (are gehiago bera ere maczale handia dela jakin nuenetik).

Gauza da Leioan harekin topo egin dugula gaurkoan. Eta hasierako inpresioa konfirmatu baino ez dit egin. Han hasi da kontatzen: atzo izan zela Bizkaiko publizitate agentziek antolatutako hitzaldi batean, bertan Operacion Triunfon famatu zen Risto Mejidek hart zuela parte, eta harrituta dagoela Mejide horren planteamenduekin.

Sergio Mongeren txapaEta gero txapa eman digu. Sekulako txapa. Handi-handia. Zuria. Berak eskuz egindakoa, esango nuke nik. Beste bi lagunekin kudeatzen duen taller d3 komunikazio bloga iragartzen duena. Komunikazio ‘atomikoa’ egiten dabil Sergio, txapa (eta blogaren berri) balizko irakurleei banan-banan ematen, sarea osatzeko ‘atomo galduen’ bila.

Jardunaldia amaitu denean ere, Zientzia eta Teknologia Fakultatetik atera eta Komunikazio Fakultate aldera joan da, txapak poltsa batean sartuta ‘atomo’ gehiagoren bila. Grazia egin dit kontuak, ea emaitza ona den 🙂

3 erantzun

  1. Sergio | taller d3 | Komunikazioari buruzko bloga 2007(e)ko azaroak 30
  2. Joxe 2007(e)ko azaroak 30

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: