Besterik ezean, estatuko ekonomia berpizteko abilezia onartu beharko zaio Espainiako Erregen Juan Carlosi. Izan ere, Erresuma Batuko BBCk jakinarazi duenez, Borobiaren ateraldiaren grabazioa 500.000 lagunek deskargatu dute telefonorako politono gisa, halakoak saltzen dituzten enpresei guztira 1.500.000 euroko diru-sarrerak ekarriz.

Azaroko teknopatazaleakGezurra esango nuke aurreko datu hori sinestu ezinik nabilela esanez. Dakizuenez, lehengo egunean Borboiaren aginduaren kopia jarri genuen (dohainik) hemen ere. Haren ondorioz, bisita kopurua biderkatu egin zen, eta hazkunde horren eragile zuzena bilatzaileak izan ziren. Tristea bada ere, bloga uztailoean martxan jarri nuenean izan diren bisitarien %50 inguru “por qué no te callas” edo bere aldaeretako bat Googlen bilatuta iritsi da blog honetara.

Baina ez pentsa politonoa dela On Juan Carlosen haserraldiak sortu duen negozio bakarra: eBayn, adibidez, porquenotecallas interneteko domeinuaren aldaera posible guztiak (eta beste batzuk ere bai) jarri dituzte salgai. Eta pentsatzekoa da beste asko honezkero salduta egongo direla.

Enfin, zorionak Borboiari, ederto asmatu baitu bere herrialdeko ekonomia suspertzen.

No Responses

  1. Pingback: Trenak, albisteak eta milioiak 2007(e)ko azaroak 23

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.