On Juan Karlos eta Hugo Chavez, round one Honezkero berririk gutxi esan daiteke Espainiako Juan Carlos Erregearen Chavezekiko beroaldia dela eta ez dela. Monarkiko Juankarlista espainiarrek behin eta berriro esaten dute Juan Carlosek Espainia bera ordezkatzen duela… eta egia izan behar du horrek: Chavezi oihukatu zion “¿por qué no te callas?” barregarri horrek oso ondo islatzen baitu Espainiaren jarrera gai asko eta askotan. Kontuak zeresan ugari emango du datozen asteotan, eta seguru nago batek baino gehiagok etekin ekonomikoa ere aterako diola: goizean erdi txantxetan esan dut www.porquenotecallas.com eregistratu behar nuela… baina berandu iritsi naiz!

Kontuak kontu, niri grazia egin dit erregearen ateraldiak, eta segapotorako politono bihurtzea erabaki dut. Baliteke zuetako besteren bati gustatzea, eta hala bada, hementxe utzi dizuet, deskargatzeko prest. barre galantak egingo ditut aurrerantzean SMS bat jasotzen dudan bakoitzean “¿por qué no te callas?” entzunda. Bi formatutan utzi dizuet politonoa: gaur egungo telefono gehienek irakur dezaketen MP3 gisa, batetik, eta telefono askok erabiltzen duten 3GP formatuan, bestetik. Deskargatzeko, badakizue: egin klik saguaren eskumako botoiarekin (kontrol-klik botoi bakarreko Mac-etan), eta aukeratu “Gorde lotura honela”. Ez horregatik!

MP3 3GP
Por que no te callas MP3 Por que no te callas 3GP

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.