Hitzordu errepikatuak

Eskuko ordenagailuan daramatzadan datuak (agenda eta egutegia, batez ere) etxekoarekin ez ezik, laneko Macarekin ere sinkronizatzen hasi naizenetik, zientoka agertzen zaizkit hitzordu errepikatuak hiru gailuetan.
Munduko aplikazio ikurrik motzenerako lehiaketan parte hartu behar dute, baiOso ohiko arazoa omen da PDA eta Mac bat sinkronizatzeko MissingSync softwarea erabiltzen dugunon artean. Bide batez, askorentzat albiste ona izango dena eman behar dut: egunotan Mac OS X 10.5 Leopardekin bateragarria den beta bat atera dute MissingSyncekoek. Gaur, baina, hitzordu errepikatu horiek automatikoki bilatu eta ezabatzen dituen Applescript aplikazio txiki bat aurkitu dut, eta pentsatu dut baten batentzat interesgarria izan daitekeela. Hona pista batzuk, beraz, hitzordu errepikatuen izurrite horri aurre egiteko aurkitu ditudan tresnen inguruan.

Kontuz!Kontuz gero!

Ondoren azaltzen diren prozedurak probatu aurretik egin zure Agenda eta iCal datuen segurtasun kopiak!!! (horretarako aukera aurkituko duzu aplikazio bakoitzaren ‘Archivo’ menuaren azpian). Aukeratutako aplikazioek huts eginez gero, zure informazio guztia betiko eta erremediorik gabe gal zenezake bestela.

Macintoshean

3Macintoshean Delete iCal Duplicates izeneko AppleScript bat aurkitu dut gaur bertan. Aurrerantzean nire idolo izango den John Maisey izeneko maczale ingeles batek egin du scripta, sareanbarreiatuta zeuden kodeak aprobetxatuz eta hobetuz. Bertsio bi ditu: Mac OS X 10.4 Tiger bertsiorako bata, eta 10.5 Leoparderako bestea. Probatu eta kontatuko didazu! Sinkronizazioak Agendan ere sortzen dizkit kontaktu errepikatuak, baina horiek Agenda aplikazioak berak ezaba ditzake: Tarjeta menutik egiten da Leoparden, eta uste dut Avanzado menuan dagoela aukera Tigerren.

Eskuko ordenagailuan

UndupePalm OS (Garnet OS) sistema eragilearen erabiltzaileontzat ere badago antzeko lana eskuko gailuan egiten duen aplikazio bat. Beno, egon, gehiago egongo dira. Neuk erabiltzen dudanak Undupe du izena. Ondoko irudian ikusten denez, oso-oso erraza da erabiltzen. Egin nahi duzuna aukeratu (sarrera errepikatuak bilatu ala bilatu eta ezabatu batetik, eta bilaketa azkarra ala xehea bestetik), aztertu nahi duzun datu basea aukeratu eta botoiari eman. Beste lanik ez du eskatzen UnDupe honek… beno bai: aplikazioak duen 9,95 dolarreko prezioa ordaintzea. Merezi duen inbertsioa da, benetan!!!

Eta zuk, zer diozu?

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.