Elebila pluginak, Firefox eta IE 7rako

Duela gutxi komentatu nizuenez, Elhuyar Fundazioaren lanari esker, Elebila euskarazko bilatzailea erabil dezakegu orain internauta euskaldunok euskara hutsezko bilaketak egiteko. (Bide batez, Elebilaren funtzionamenduaren inguruko azalpen zehatzak Igor Leturiak sustatun egindako artikuluan aurki daitezke).

Elebila pluginak, Firefox eta IE 7rako 1 - teknopata.eusBaina natorren harira: gauza da gaur bertan jakin dudala Elebilak Firefox zein Internet Explorer 7rako bilaketa pluginak eskaintzen dituela bere web orrian, nabigatzailearen tresna-barratik bertatik Eleblilan bilaketak egin ahal izateko. Instalazioa, gainera, automatikoa da (Firefoxen gutxienez): nahikoa da Txertatu nabigatzailearen tresna-barran dioen loturan klik egitea instalazio prozesua abiarazteko. Segundu gutxiren buruan, aukera berria izango duzue nabigatzailearen bilaketa eremuan. Praktikoa, ezta?

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.