Aurkikuntza ederra egin dut gaur, ia-ia kasualitatez. Sustatuko Jamaika Ikusteko atalean, irakurleetako baten batek Lost in Bilbao bideoblogaren aipamena egin du: bideoz egindako blog-albistegia da, Bilboko kultur ekitaldien berri jasotzen duena.

Lost in Bilbao

FactoriaNorte komunikazio enpresak sortutako proiektua da eta, benetan, aho zabalik utzi nau: bideo txukun-txukunak egin dituzte orain arte, webgunean primeran txertatzen direnak, eta diseinu argi eta erabat funtzionala erabiltzen dute, informazioa erraz baino errazago topatzeko moduan. Eta gainera, dena euskaraz (gazteleraz ere bai, hala nahi izanez gero).

Eguna poztu dit benetan halako proiektu txukuna aurkitzeak, ea luze irauten duen!

2 erantzun

  1. Gari Araolaza 2007(e)ko azaroak 29
  2. joxe 2007(e)ko azaroak 29

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: