Apliak

Zorionak Logo

Ertzan irakurri dut Logo programazio lengoaiak 40 urte bete berri dituela, eta gogora etorri zaizkit institutuan harekin topo egin nuen lehenengo aldia. Beharbada heldutxoak ginen jadanik dortokarekin gora eta behera ibiltzeko, baina egia esan oso oroitzapen onak utzi zizkidan Logok, bai institutuan eta bai gerora, etxera satu genuen lehenengo ordenagailuan, DR LOGO izeneko aldaera erabiliz lehenengo programazio saiotxoak egin nituenean… (DR hori Amstrad PCW ordengailuek zeramaten CP/M sistema eragilearen egile zen Digital Research enpresari dagozkio, ez inolako doktoreri).

Enpin, zorionak Logo, eta urte askotarako!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.