Kataluniako Generalitateak martxoan egin zuen bezalaxe, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politika Sailburuordetzak ere hitzarmena sinatu du telefonia enpresa eta telefono egileekin. Oso puntu interesgarriak ditu hitzarmenak, hala nola, orain telefono ‘erdaldunak’ ditugun erabiltzaileoi terminal euskaldunetara pasatzeko erraztasunak emateko konpromisoa, operadore guztiek bezeroarekiko arreta euskaraz egiteko aukera eskaintzekoa…

Ikusiko dugu praktikan zer ematen duen (beldurrez nago honek ez ote duen gure euzkaras atalaren bat-bateko hazkundea, baina paperaren gainean behintzat oso albiste pozgarria da. Jarraipena egin beharko, ezta?

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.