Leopardoa dator? 1Hasiera batean ekainerako aurreikusita zegoen Mac OS X 10.5 ‘Leopard’-en merkaturatzea urrira arte atzeratu zuen Applek iPhoneren softwarea garaiz amaitzeko ahalegin handia eskatzen omen zuelako.

Maczalerik amorratuenak, beraz, urduri samar dabiltza honezkero, sistema eragile berria erosi ahal izateko momentua noiz iritsiko. Bada, hainbat zurrumururen arabera, gaurko datak eman dezakeen jokua emanda (2007.10.5, alegia), oso litekeena da Jobsek gaur bertan iragartzea Leoparden merkaturatze data. Hori bai, programatzaileei begirako azken beta bertsioak duela oso gutxi banatu dituztela kontuan hartuta, merkaturatzea bera berandutxoago hasiko omen da, urriaren amaiera aldera. Bertsio horietako pantaila-irudi batzuk ikusi nahi izanez gero, ondoko irudian klik eginda aurkituko dituzue.

Bide batez, eta oso trintxerazalea ez banaiz ere, salaketa derrigorra da batzuetan: freebatasuna

2 erantzun

  1. Julen 2007(e)ko urriak 8
  2. joxe 2007(e)ko urriak 8

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

%d bloggers like this: