Aurreko egunean kontatu nizuen bezala, garai txarrak bizi ditugu norberaren komunikazioen intimitateari dagokionez: aste honetan jakin dugunez, aurrez ordaindutako telefonia erabiltzaileen derrigorrezko identifikazioa ezartzen duen legea datorren azaroaren 8an jarriko da indarrean. Ordutik aurrera, ezinezkoa izango da telefono linea bat erostea norebere identifikazioa eman gabe.

Baina gainera,  orain arteko erabiltzaileek ere euren burua identifikatu beharko dute. Horretarako, derrigorrez jo beharko da telefono saltoki batera eta bertan datu pertsonalak eman.  Hori egiteko bi urteko epea jarri dute  Madrilgo agintariek. Epe hori igarota identifikatu gabe dauden lineak eten, eta zerbitzurik gabe utziko ditute.

Lege berriak beste alderdi ‘xinpatiko’ asko ditu: aurrerantzean, telefono dei guztien erregistroa gorde beharko dute operadoreek: zeintelefonotatik deitzen den, zein telefonotara, ze ordutan, zenbat denboraz, nondik… Datu horiek, gainera, segurtasun indarrek eskuratu ahal izango dituzte hala eskatuz gero, epaileren baimenik gabe ere.

Zoragarria, ezta?

Utzi zure erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.