Hiru gai horiek izan ditugu hizpide Bilbo Hiria Irratiaren aste honetako tartetxoan:

  • Jaurlaritzak telefonia enpresekin egindako hitzarmena, euskarazko zerbitzuak eskain ditzaten.
  • Elebila euskarazko bilatzaile berria
  • Topaguneak eta AEK-k aurkeztu berri duten Mintzapraktika.org ataria

Xabier Monasteriok jokoz kanpo harrapatu nau Elebilaren inguruko galdera batekin (sarritan gertatzen zait hori Xabierrekin: aitortu behar dut askotan ganora eta denbora askorik gabe prestatzen ditudala tartetxo hauek, eta Xabier ez dela,ez, makala galderak egiten hasiz gero…). “Eta zer gertatzen da hizkuntza askotan berdina den hitz bat sartuz gero, Siria edo Egipto, esate baterako?”. Beno, bada, proba egin dut, eta gainontzeko kasuetan bezalaxe funtzionatzen du Elebilak: euskarazko emaitzak itzultzen ditu.

No Responses

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.