Engadget logoa

Ez dakit Engadget webgunea ezagutzen duzuen. Ateratzen diren gadget berri guztien analisiak egitea da euren espezialitatea, zurrumurruak eta antzeko kontuak ere argitaratzen dituzten arren. Izen handia du teknopaton artean, eta oso gomendagarria da gatxeten munduan ‘azken oihua’ zein den jakiteko. Fabrikanteek beraiek bidaltzen dizkiete produktuak gehienetan eta, beste leku batzuetan ez bezala, jaso duten azken katxarritoa txarra baldin bada, ez dute batere erreparorik argi eta garbi esateko.

Enfin, gauza da, horrenbeste gadget jaso eta jaso, ez omen dakitela hainbeste trasterekin zer egin, eta arazo horri konponbide ezin hobea jarri diote: The hundred gadget giveaway, edo ehun gatxeten zozketa: aste honetan, 2004tik gaur egun arte pilatuta dauzkaten gatxet guztiak irakurleen artean zozkatuko dituzte. 128 Mbko pendrivetatik hasi eta punta-puntako portatiletan amaitu arte, tartean telefonoak, PDAk, mikrofonoak, kamerak, kontsolak, bideojolasak, ordenagailuak, portatiletarako motxilak, kolore guztieta kableak eta abar direla.

11. zozketan 'prexioxidade' hau sartzen da. Ez al da tentagarria?Zer egin behar den zozketan parte hartzeko? Oso era bitxian antolatu dute kontua: traste barik geratzen diren arte, sarrera berezi bat argitaratuko dute euren blogean, sei ordurik behin, eta sarrera bakoitzean hiru gailu zozketatuko dira, sei orduko tarte horretan sarreran erantzunen bat uzten duten guztien artean. Sei orduak pasatzen direnean, zozketa hori itxi eta hurrengoa hasten da… Erraza ezta?

Bai, badakit, badakit seguruenik zozketa iruzurra izango dela, eta irakurle berriak erakarri zein spameatzeko post helbideak lortzeko taktika baino ez dela izango baina… batzuetan hain polita da inozoa izatea!

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.