Polita behintzat bazen, ezta?

Palm-en blog ofizialaren azken sarreran, enpresaren presidentea den Ed Colliganek era ofizialean iragarri du (bide batez bezero eta garatzaileei barkamena eskatuz) enpresak bertan behera utzi duela Foleo gailu berriaren merkaturatzea. Gailuak kritika zorrotzak izan ditu maiatzaren amaieran aurkeztu zen une beretik.

Palmek berak egokitutako Linux distribuzio berezi batean oinarrituta, subnotebook honek erabateko integrazioa eskaini behar zuen Palm-en Treo smartphone zein goi mailako beste telefono batzuekin, bluetooth bidezko etengabeko konexioari esker. Horrela, Foleo honek izan behar zuen tamaina handiko teklatuak eta 10 hazbeteko pantailak aukera eman behar zioten erabiltzailerari telefonoa internetetik nabigatzeko, e-mailak kudeatzeko zein ea guztietako dokumentuak ikusteko, telefonoa bera poltsikotik atera gabe. Gutxi gora bera askok espero duten Asus eeePC delakoaren moduan, baina asoz ere garestiago.

Colliganek azaldu duenez, Palmentzat lehentasun osoa du orain erabiltzaile esperientzia batu eta tinkoa eskaintzeak, eta enpresa gaur egun dagoen egoeran, ezinezkoa zaio batasun hori hardware plataforma ezberdin bitan bermatzea.  Hori dela eta, “software plataforma berria garatzeari eta harekin funtzionatuko duten lehengo smartphoneak sortzeari” ekingo diote buru-belarri.

Dena den, ateak zabalik utzi ditu Palmen arduradunak, Foleorekin bigarren saiakera bat egiteko etorkizunean, behin software plataforma berria erabat finkatuta dutenean. Era berean, eskerrak eman dizkie garatzaile eta bezeroei “Foleorekiko adierazi duten interesagatik” (sic). Azkenik Colliganek aitortu egin du dagoeneko prest zegoen merkaturatzea bertan behera uzteak 10 milioi dolarreko kostoa ekarriko diola enpresari.

No Responses

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.