Kafea 2.0Kontrakoa dirudien arren, ondoko irudi hori ez da Garbigune batean aurkitutako ezelako hondakina. Ez, ez: etorkizuneko kafe makinaren prototipoa da!

Badakizue jendeak denbora libre asko daukala… bada, Erresuma Batuko ero talde batek zera egin du: eBayra jo, kafe makina bat erosi, hari internet bidezko urruneko kontrol modulu bat konektatu eta… tatxan! Hortxe duzue emaitza: kafea egiteko agindua internet bidez bidali ahal diozun lehenengo kafetera.

Egileek kontatzen dutenez, zailena kontrol modulua kafe makinaren berezko zirkuituetatik isolatzea izan da. Kafeontziaren barruko tripek oso tenperatura handiak hartzen dituzte,modulu kontrola izorra lezaketenak, eta gainera biak ere oso sentsibleak dira balizko kortozirkuituen aurrean.

Kafeontziari aginduak emateko web interfazea... seguru FireFoxekin gozoago ateratzen direla ebakiak!Kostata bada ere, helburua lortu dute, eta borg-kafeontziak orain zuzeneko zein urrutiko aginduak onartzen ditu. Pentsa lanetik 30 minutura bizi zarela, eta goizetan, altxatu ondoren, agindua eman ahal diozula bulegoko kafeontziari heltzen zarenerako kaputxino gozo-gozoa eduki dezan zuretzako prest… Zer gehiago eska daiteke!?!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.