Hedabide guztiek eman dute gaur (beno, atzo), Europako Batasuneko justiziak Microsofti jarritako isunaren berri. 497,2 milioi euro ordaindu beharko ditu Microsoftek, EBk inoiz jarritako isunik handiena, “merkatu librearen legerik oinarrizkoenak ere” urratzeagatik. Auzibide guztiaren gastuen %80 ere ordaindu beharko ditu Gatesen enpresak, eta gainontzeko %20a europar zintzoon poltsikotik aterako da. prozedura 1999an hasi zela kontuan izanda ez da diru partida kaskarra izango, ez!

Microsoften ordezkariak lasai-lasai agertu dira prentsaren aurrean, txintxo aurpegia jarri eta “Europako legeria betetzeko bestelako pausurik eman behar badugu, eman egingo ditugu” esateko. Nola ez ba! Azken finean, 500, 1.000 zein 50.000 milioi euro ordainduta, egia dena, jarrera monopolistikoarekin lortu nahi zuena lortu du Microsoftek: munduko ordenagailuan %95ean dago bere sistema eragilea, era kontsumtzaileak bere menpe daude erabat. Eta horrek, Mastercard iragarkian bezalaxe, ez du preziorik.

Aspertzen zaretenerako, irakurgai bat gomendatuko dizuet: El Informe Microsoft, Wendy Goldman Rohm-ena. Han kontatzen da Gatesek zer nolako trikimailuak erabili zituen Windows eta Office standard bihurtzeko… lehiakideen gainetik pasatuz, kosta ala kosta. Bertan agertzen da zein den Gatesen enpresaren leloetako bat: “Nahiago dut barkamena eskatzea egin ez izana damutzea baino”. Horixe ba. 500 milioi euro ordain behar dituztela.

2 erantzun

  1. ibon 2007(e)ko irailak 18
  2. joxe 2007(e)ko irailak 18

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.