Azken boladan boga-bogan dauden autoetarako GPS nabigazio sistemak laguntza handia izan daitezke orientazio txarreko gidarioi… baina , egia esan, gidariaren arreta galarazteko bidea ere ematen dute, eta alde horretatik, arriskutsu samarrak izan daitezke.

Urpekontzia? Ez, luxuzko Mercedes GPSduna!Horren proba argia da azken hileotan Erresuma Batuan gertatzen ari dena: gidari britaniarrek horrenbesteko fedea dute haien GPSengan, non kasu gehiago egiten dieten euren begiei baino. Ondorioz, GPSek sortutako trafiko istripu larri zein arinak gora-goraka doaz: egundoko merkantzia kamioitzarrak bidezidor ezin estuagoetan harrapatuta, egunean auto pare bat hondoratuta mapan hala agertu arren benetan zubirik ez duen erreka batean, errepide nagusitik irten eta zuzen-zuenean itzelezko amildegi batera daraman ustezko lasterbidea, seinaleei kasurik egin gabe amaitu gabe dagoen autopista batean sartu eta hondar pilo erraldoi baten barruan sartu zena, errekak urperatu eta 200 metroan errestan eraman zuen luxuzko Mercedes submarinoa…, trenak txiki-txiki egin zuen beste hura

GPSak edozer esanda ere, bide hau ez da egokia kamioiak ibiltzekoErresuma Batuko trafiko arduradunak oso-oso larrituta daude kontuarekin (eta ez dirudi gutxiagorako denik). Trafiko seinale bereziak (ulergaitz samarrak, ikusi eskumakoa!) ere sortu dituzte: batetik, adi egoteko beharra gogorarazteko, eta, bestetik, GPSetan agertzen diren bidexka estuak non dauden jakinarazteko.

Eta zuk? Erailtzen al duzu GPSrik gidatzeko orduan? Sustorik izan al duzu inoiz?

4 erantzun

  1. Borochi 2007(e)ko abuztuak 30
  2. Apaiazarena 2007(e)ko irailak 3
  3. joxe 2007(e)ko irailak 3
  4. Imamon 2007(e)ko irailak 5

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.