Sailkatu gabe

Musikari so

Musika entzuteko aplikazioen artean, oso bogan daude ‘bisualizadoreak’, koloretako grafiko ikusgarriak musikaren erritmora sortzen dituzten gehigarriak. Appleren iTunes ezagunak, adibidez, horrelako batzuk ditu:

Bada, Daito Manabe japoniarra aspertuta omen dago halako bisualizadoreekin, eta musika ikusi ahal izateko sistema berria asmatu du: interfaz moduko bat sortu du, alde batetik ordenagailura konektatzen dena, eta bestetik bere aurpegira, elektrodo batzuen bidez. Emaitza? Ondoko hau:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=YxdlYFCp5Ic]
Via: arturogoga.com
3 iruzkin
  • JGabiMark
    JGabiMark
    2008(e)ko urriak 27 at 18:25

    JAJAJAJAJAJA!!!!
    Zelako barriak bota doten Daito Manabe honekin!!!
    Oso ona!
    Ondiokan negarrak sikatzen nabil arpegitik!!

    Reply
  • sukram
    sukram
    2008(e)ko urriak 27 at 18:29

    oso ona, aurpegidancing? probatzeko gogoa ematen dit

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko urriak 27 at 20:33

    @sukram: probatzen baduzu, abisau, e? Zerbaitek esaten dit deseroso samarra izan behar duela inbentutxoa… :P

    @JGabiMark: hartu arnasa, motel :)

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.