ApliakTrepetak

Googlek ‘Android’ aurkeztu du

Googlek sakelako telefoniaren merkatuan aurrera begira eraman behar duen estrategiaren ardatz nagusienetakoa izan behar duena aurkeztu du gaurkoan.

Ustezko gPhoneari buruz azken hileotan bolo-bolo zabaldu diren zurrumurruak argitu nahi izan dute Googleren blogean. Izan ere, gaur aurkeztu dena ez da telefono bat, telefoniaren alorreko 30 enpresa baino gehiagoren arteko hitzarmena baizik. Hitzarmen horri Open Handset Alliance deitu diote. Haren lehenengo emaitza zehatza hilaren 12an ezagutaraziko den Android plataforma izango da: eskuko gailuetan erabiltzeko sistema eragilea, erabiltzaile interfazea eta softwarea garatzeko tresna multzoa.

Android  software librea izango da, eta Apache lizentziapean banatuko zaie telefono egile, zerbitzu emaile zein programatzaileei. Aurkezpenean esan dutenez, Androiden helburua eskuko gailuetarako ekosistema irekia sortzea da, orain arteko plataforma itxietatik alde eginez eta halako gailuentzako plataforma ireki eta estandarra sortuz.

Androiden inguruan beste ezer gutxi esan daiteke momentuz, zantzurik ere ez baitute eman sistemak izango dituen ezaugarri teknikoen edo itxuraren inguruan.

Hala ere, badirudi ekimena indartsu hasteko moduan dagoela. Izan ere, Open Handheld Alliance delako horretan telefonia egile eta zerbitzu emaile handienak bildu baitira: Motorola, Qualcomm, HTC, T-Mobile, Sprint, Telefónica, Intel, Telecom Italia… Hori bai, nabarmen-nabarmena da orain arte euren sitema propioak garatzen ibili direnak bertan ez agertzea: Microsoft, Nokia, Sony-Ericsson, Access, Palm, merkatu horretan berria den Apple bera…

Urduritasun puntu bat ere soma liteke azken horien artean… Ez dut uste kasualitatea denik Microsoftek egunotan Windows Mobilerentzako NEO interfaz berria aurkeztu izana…

  • […] Googlek sistema eragilea erosi zuenetik urtebete igaro berri dela, gaur bertan aurkeztu da jendaurrean Android sistema eragile ‘librea’ darabilen lehen segapotoa, T•Mobile G1 delakoa. Azken urteotan hain ezaguna egin den HTC enpresa Taiwandarrak egin du gailua bera. Nonbait irakurri dudanez, trasteak nekez irabaziko du ezelango edertasun lehiaketarik, baina tira, interesgarriena tripetan dago, sakelako berriak eskaintzen dituen funtzioetan alegia. […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.