Teknopataren ajeak

Ez larregi fidatu zure GPSarekin!

Azken boladan boga-bogan dauden autoetarako GPS nabigazio sistemak laguntza handia izan daitezke orientazio txarreko gidarioi… baina , egia esan, gidariaren arreta galarazteko bidea ere ematen dute, eta alde horretatik, arriskutsu samarrak izan daitezke.

Urpekontzia? Ez, luxuzko Mercedes GPSduna!Horren proba argia da azken hileotan Erresuma Batuan gertatzen ari dena: gidari britaniarrek horrenbesteko fedea dute haien GPSengan, non kasu gehiago egiten dieten euren begiei baino. Ondorioz, GPSek sortutako trafiko istripu larri zein arinak gora-goraka doaz: egundoko merkantzia kamioitzarrak bidezidor ezin estuagoetan harrapatuta, egunean auto pare bat hondoratuta mapan hala agertu arren benetan zubirik ez duen erreka batean, errepide nagusitik irten eta zuzen-zuenean itzelezko amildegi batera daraman ustezko lasterbidea, seinaleei kasurik egin gabe amaitu gabe dagoen autopista batean sartu eta hondar pilo erraldoi baten barruan sartu zena, errekak urperatu eta 200 metroan errestan eraman zuen luxuzko Mercedes submarinoa…, trenak txiki-txiki egin zuen beste hura

GPSak edozer esanda ere, bide hau ez da egokia kamioiak ibiltzekoErresuma Batuko trafiko arduradunak oso-oso larrituta daude kontuarekin (eta ez dirudi gutxiagorako denik). Trafiko seinale bereziak (ulergaitz samarrak, ikusi eskumakoa!) ere sortu dituzte: batetik, adi egoteko beharra gogorarazteko, eta, bestetik, GPSetan agertzen diren bidexka estuak non dauden jakinarazteko.

Eta zuk? Erailtzen al duzu GPSrik gidatzeko orduan? Sustorik izan al duzu inoiz?

4 iruzkin

  • Borochi
    Borochi
    2007(e)ko abuztuak 30 at 04:24

    Kaixo ^_^

    Reply
  • Apaiazarena
    Apaiazarena
    2007(e)ko irailak 3 at 18:16

    Jakin badakidanez, zeuk ere ez duzu izan zorte beziki onik kotxeekin. Gidatzen ere ez omen zara trebeegia. Beste batzuen miseriak 4 haizeetara zabaltzea ere …

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko irailak 3 at 19:16

    Beno, denok hasi behar badugu kontatzen… ezagutzen dut nik bat, zubi baten kontra eta 40ra bera bakarrik estanpatu zena… ejem. Ez. Komentatzearren.

    (Apaiazarena barik, ez zara aPayasarena izango, ezta? Kar-kar!)

    Reply
  • Imamon
    Imamon
    2007(e)ko irailak 5 at 23:30

    Uztailean aitak GPS bat erosi zuen. Probatzeko Arrasatetik Haroko kanpinerako bidea egiteko agindu genion. Ordainpeko errepideak erabili nahi genituen galdetu zigun. Baietz esan genion. Eskoriatzara heldu baino 100 metrora edo “gire a la izquierda en la rotonda, tome la segunda salida y entre en la autopista” esan zigun.Baina han ez biribilgune ez autobiderik.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.