ProbakTrepetak

HTC Hero estreinatzen

Heroren pantailaren beheko aldea

Duela urtebete-edo nire betiko Palm PDA zaharra baztertu eta Smartphone bat probatzea erabaki nuen. HTC Touch Cruise bat aukeratu nuen horretarako. Gailua bera oso ondo dago: kamera, GPS, FM irratia… baina urtebete geroago, nazkatuta nago Windows Mobilerekin. Palm OS baino modernoagoa, eraginkorragoa eta, labur esateko, hobea izango zela espero nuen, baina egia esan, abantaila gutxi eta desabantaila asko ikusi dizkiot Palm OS zaharraren aldean. HTCk berak apur bat makilatu du, eta interfazea zertxobait hobetu dio, baina hortik aurrera oso nekeza izaten da, esate baterako, PDA funtzioak erabiltzea, eta azken boladan etengabe izaten ditu kuelgeak eta horrelakoak. Eta, sinestuidazue, telefonoa poltsikoan daramazula zu konturatu gabe blokeatzea ez da gauza ona.

Palm Pre hona iritsi arte hilabeteak falta direnez, eta gainera irakurri ditudan komentarioak ez direnez oso onak, Android-i aukera bat ematea erabaki dut beraz. Googlerekiko erabateko menpekotasuna ez zait batere gustatzen, baina hori Palm-en telefono berriarekin ere hala izango da. Azken boladan oso komentario ona entzun ditut HTCren Hero modeloari buruz eta, oporretan joango ez naizenez, teknogutiziatxo bat oparitu diot neure buruari.

Gaur bertan iritsi zait Palm Hero berria, eta kutxatik ateratzeko momentua zuekin konpartitu nahi izan dut. Hemen duzue unboxing-a (nola esan daiteke hori euskaraz?). Bateria ondo kargatzen dudanean, liberatzea eta lehen urratsak ere nola egiten diren erakutsiko dizuet, ados?

EUSKALTUBE. Gugan bego.
Bideo hau Euskaltubera igo nuen, eta harekin batera desagertu zen betiko, malkoak euritan nola. (Argazkia: Sustatu)

Iruzkin 1

  • makilakixki
    2009(e)ko abuztuak 5 at 23:52

    Zorionak! Hau inbidia ematen didazuna! Itxura ezin hobea dauka tramankulu horrek. Erabat ados nago Windows Mobileri buruz diozunarekin, eta zu bezala, laister Androidera pasako naiz (gabonetan, timofonikak libre uzten nauenean). Hero eta Geek’s Phoneren artean zein hartu ez dakit oraindik. Azken hau erabat libre izango dela diote, eta horrek izugarri erakartzen nau. Tira, goza dezazula eta kontaiguzu zer moduzkoa den Android famatua.

    Reply
  • […] egun bete dira gaur HTC Hero telefono Androiduna estreinatu nuenetik. Eta, beharbada, garai ona izan daiteke, politikariekin egiten den bezala, estreinaldiko […]

    Reply
  • Teknopataren txokoa > Linterna magikoa
    2010(e)ko abuztuak 6 at 12:07

    […] da Teknopata TBren azken saiotik, eta bada garaia beste bat egiteko, ezta? Zuekin, gaur ezustean aurkitu dudan linterna […]

    Reply
  • […] egun bete dira gaur HTC Hero telefono Androiduna estreinatu nuenetik. Eta, beharbada, garai ona izan daiteke, politikariekin egiten den bezala, estreinaldiko […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.