Askok gogoratuko duzuenez, Berbaro Elkarteak literato saridun bihurtu ninduen iazko abenduan, #365egun mikroipuin lehiaketaren lehen saria -irizpide ezin zuzen eta gizalegezkoagoaz- niri eman zidanean. ‘Esne mamitan’ formatu elektronikoan argitaratzea erabaki nuen, besteak beste, euskal publikoak Ana Malagon eta Eñaut Aiarzaguena lagunek liburua osatzeko egindako hitzaurrea eta irudiaz gozatzea merezi zuelakoan.
Arrakasta izugarria izan zen lehen momentutik. Liburuaren milaka kopia saldu dira dagoeneko eta, jasotako kritika onek bultzatuta, pentsatu dut ideia ona izango litzatekeela ‘Esne mamitan’ euskaraz ez dakiten lagunengana ere iristea.
Esan eta egin, Ana Morales lagunaren laguntza eskergaz, eta Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, oraintxe argitaratu dut (PDF eta EPUB formatuan) ‘Las mieles del triunfo’, nire liburuaren gaztelerazko bertsioa, beharbada zure lagunei oparituko nahiko diezuna.
Esan behar dut Anak izugarrizko lana egin duela itzulpenarekin, jatorrizkoak dituen xehetasun eta ñabardura guztiak banan-banan gordetzeko, bakar bat ere galdu gabe. Konprobatu nahi baduzu, jatorrizkoaren prezio berberean eros dezakezu oraintxe bertan (1,50€), beheko botoian klik eginez. Azkar ibili, edizio guztia agortu aurretik!
RT @joxe: Salgai duzue ‘Las mieles del triunfo’, #esnemamitan gaztelerazko itzulpena, @anaisni handiak egindakoa http://t.co/nfeG3vEPIz
RT @joxe: Salgai duzue ‘Las mieles del triunfo’, #esnemamitan gaztelerazko itzulpena, @anaisni handiak egindakoa http://t.co/nfeG3vEPIz
#esnemamitan gustatu bazitzaizun, ez galdu @AnaisNi k itzulitako “Las Mieles del Triunfo” Ezinbestekoa! http://t.co/K1Xaf0Nyyk
RT @joxe: #esnemamitan gustatu bazitzaizun, ez galdu @AnaisNi k itzulitako “Las Mieles del Triunfo” Ezinbestekoa! http://t.co/K1Xaf0Nyyk
RT @joxe: #esnemamitan gustatu bazitzaizun, ez galdu @AnaisNi k itzulitako “Las Mieles del Triunfo” Ezinbestekoa! http://t.co/K1Xaf0Nyyk