Google Keyboard berriak euskaraz ere badaki

Google teklatua euskaraz

Google Androiderako teklatu birtualaren bertsio berria banatzen hasi berri da azken orduotan (3.1.19633.1257820 zenbakikoa, hain zuzen ere), eta sorpresatxo atsegina dakar. Berrikuntzarik handiena, bost hizkuntza gehiagorako euskarria: Indiako ingelesa, galegoa, Suitzako italiera, Latinoamerikako gaztelera… eta bai, euskara!

Hori bai, ni behintzat ez dut lortu hiztegiari euskarazko hiztegirik ezartzea, eta beraz oso pobre geratzen da momentuz aurreikuspenak eta hitz-iradokizunak egiteko orduan. Baina hala ere aurrerapauso nabarmena da, eta albiste hobeen aurrekaria ere izan daitekeela pentsatu nahi nuke.

Beste teklatu batzuek bezala, Googlerenak (teorian behintzat), idatzi nahi duzuna aurreikusteko eta atzamarra teklatuaren gainean arrastatuz idazteko aukera eskaintzen du, besteak beste. Esan bezala, oraingoz behintzat nik ez dut lortu bi aukera horiek era egokian erabiltzea, eta beraz duela gutxi guztiz doakoa izatera pasatu zen Swiftkey erabiltzen jarraituko dut.

Googleren teklatu euskalduna probatu nahi? Saiatu hemendik deskargatzen! 🙂

Nahiago baduzu, Google Play Storeko bertsio ofiziala instalatzen saia zaitezke. Niri ez dit utzi nire Samsung gailuetan egiten! 🙁

Gboard: el teclado de Google
Gboard: el teclado de Google
Developer: Google LLC
Price: Free

 Via: androidpolice

One Response

  1. joxe 2014(e)ko uztailak 11

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.