ProbakTrepetak

Winbot estreinatzen

Winbot bat eman didate probatzeko! Hona zer dagoen kutxaren barruan :)
Winbot estreinatzen 7 - teknopata.eus

imageBatzuetan ezusteko atseginak izaten dira gero! Aurrekoan, etxerako errobot berrien inguruko artikulua idazten nenbilela, errebelazio bat izan nuen: “Aizu Joxe, eta Ecovacs-era idatzi eta haien errobot horietako bat eskatzen badiezu, zuzenean probatzeko? Total, ezetza jasoz gero ere, ez duzu ezer galtzeko!”.

Esan eta egin: email bat bidali nien erroboten egileei,  Anne Bottle estiloan,  badakizue: ” I am a blogger from the Basque Country and I would like to run a test of your products on my blog… “.  Handik ordubetera, erantzuna: tokiko banatzailearekin komentatuko zutela, eta tratua harekin egiteko. “Modu elegantea antzarrak ferratzera bidaltzeko”  pentsatu nuen nere artean.

Handik 24 ordura, astelehen arratsaldean, beste email bat, benetan atsegina, Winbot gurean banatzen duen Ayerbe Industrial de Motores enpresa gasteiztarrarena. Nire datuak bidaltzeko eta gustu handiz bidaliko zidatela bat nahi beste proba egiteko. Atzo, ostegunez, iritsi zitzaidan paketetxoa. Eta noski, neka-neka egon arren, ezin irekitzeko tentazioari eutsi! Hona emaitza (benetan garbitzen duen ala ez, hurrengo kapituluan!)

  • Bitacoras.com
    2014(e)ko otsailak 14 at 10:17

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: WinBot-a, bulegora iritsi berritan Batzuetan ezusteko atseginak izaten dira gero! Aurrekoan, etxerako errobot berrien inguruko artikulua idazten nenbilela, errebelazio bat izan nuen: “Aizu Joxe, eta Ecovacs-era idatzi eta h…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.