Trikimailuak

Bideoak etzanean, mesedez!

Smartphoneen izurritearekin, denok daramagu bideokamera poltsikoan... baina bideo txukunak ateratzeko bada oinarri-oinarrizko arau bat, sekula apurtu behar ez dena...
Bideoak etzanean, mesedez! 7 - teknopata.eus

Smartphoneen hedapenaren izurritearen ondorioetako bat kamerak nonahi topatzeko aukera, arriskua edo dena-delakoa da. Jende gutxi da aldean kamerarik ez daramana. Eta noski, behin kamera aldean eramanda, deeenok jartzen gara argazki eta bideoak egiten, batez ere uda bezalako garaiotan.

Aurreko horri beste fenomeno bat gehitu behar diogu: behin irudiak hartzen hasita, gero irudi horiek erakusteko behar konpultsiboa sentitzen dugu noski. Eta Facebook, Youtube eta horrelakoek ez dute, ez, gure sormenen ederra munduarekin konpartitzeko beharra txikitzen. Eta horrela, konturatu orduko mundu mundialaren esku jarri ditugu gure irudiak, estatikoak zein bizidunak.

Eta oso ondo dago hori e? Remix kulturaren garaian bizi gara, eta garrantzitsua da sortzen duguna konpartitu eta munduaren esku jartzea, ados. Baina, aizue, estilo minimo bat mantendu behar da gutxienez, e?

Gizakiak gara: begiak bata bestearen ondoan ditugu, eta ez gainean. Eta beraz, gure ikusmen esparru naturala zabalagoa da berez horizontalean bertikalean baino. Zinemara joaten garenean, telebistan, ordenagailuetan… pantailak zabalagoak izaten dira altuak baino!

Baina hala ere, ezin diogu tentazioari eutsi eta, gure telefono (edo tableta) hartzen dugunean bideo bat grabatzeko, hitz egiteko erabiltzen dugun posizio berean eusten diogu, ‘zutik’ nolabait esatearren. Honela:

iPad perspective
“iPad perspective”. CC-BY-NC-ND albertizeme@Flickr

 

Eta noski, kamerari horrela eutsiz gero, ondokoa bezalako bideoak irteten zaizkigu:

Mesedez! Otoi! Arren! Nori bururatzen zaio bideoak horrela grabatzea? Ez al da konturatu zer nolako larritasuna probokatzen duen gero ikustean? Telebistan ikusi behar badugu, esaterako, pantailaren bi heren alferrik galduko ditugu, alboetan agertuko zaizkigun bi banda beltz erraldoien eraginez! Eta gainera, horrelako bideo bat ikustean zuen lehen instintoa ez al da burua jiratzea? Zenbat lepoko min ez ote duten emango horrelako bideoek!

Gogoratu: smartphone eta tabletekin bideoak grabatzeko etzana da formatu aproposa, eta gure begietarako ere erosoena. Beraz, ez ahaztu bideoa grabatzera zoazen hurrengoan, beste ezer baino lehen segapotoa biratzea, bai? Honela:

Bideoak etzanean, mesedez! 12 - teknopata.eus
Argazkia: CC-BY-NC Ariel Zambelich/WIRED

Argi geratu da? Ez? Ea ba, hona Makilakixki jaun txit awesomak bidali digun azalpena, panpin xalau samarrekin:

 

 

Via: WIRED THE VERGE

2 iruzkin

  • Bitacoras.com
    2013(e)ko abuztuak 5 at 10:58

    Información Bitacoras.com

    Valora en Bitacoras.com: Smartphoneen hedapenaren izurritearen ondorioetako bat kamerak nonahi topatzeko aukera, arriskua edo dena-delakoa da. Jende gutxi da aldean kamerarik ez daramana. Eta noski, behin kamera aldean eramanda, deeenok jartzen gara ..…

    Reply
  • makilakixki
    2013(e)ko abuztuak 7 at 11:50

    Panpinekin argiago gera daiteke, agian:

    https://www.youtube.com/watch?v=Bt9zSfinwFA

    Eta bideoan dioten bezala, bideo bertikalak onartu ezkero George Lucas-ek Izarretako Gerraren bertsio argala plazaratzeko probestuko luke eta horrek gure mundua suntsituko luke ezagutzen dugun bezala.

    Esan ez Bideo Bertikalen Sindromeari!

    Reply
  • Joxe
    2013(e)ko abuztuak 7 at 13:29

    Arrazoia, makilakixki! Star Warsen bertsio berri horrena ekiditea hil ala bizikoa da!

    (Bideoa sarrerara eramango dut, mila esker!)

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.