Teknologiak, badakizue, gauza asko aldatu dituela. Ohiturak, sozializatzeko modua… eta moda! Bai, bai, gure janzkera ere aldatuz doa IKTren eraginez.

Esaterako: telefono aurreratuak gero eta handiagoak dira -egunen batean komentatu beharko dugu nolako inboluzioa gertatu den sakelako telefonoen diseinuan tamainari dagokionez-, hain handiak non sarritan problemak ere izaten ditugun segapotoa poltsikotik ateratzeko dei bati erantzun edo daturen bat kontsultatu nahi dugunean.

Arazo horri erantzunez, Estatu Batuetako Aplhyn enpresak DELTA415 Wearcom izeneko praka bakeroak merkaturatu ditu. Praka estu-estuak, sakelakoa poltsikotik atera beharrik gabe erabiltzeko leiho moduko bat dutenak. Ikusi, ikusi:

Moda ere, teknologiaren morroi 1 - teknopata.eus

Ikusten? Telefonoa behar duzunean, poltsikoko kremailera ireki eta hortxe duzu esmarfonoa, erabiltzeko prest. Amaitutakoan poltsikoa berriz ere itxi eta listo. Praktikoa, ezta? Sistema bera korte klasikoagoko bakeroei, sudaderari eta kamiseta bati ere ezarri diote Alphyneko disenatzaileek, eta hona emaitzak:

Hori bai, zure janzkera teknologia berrietara egokitzeak badu bere prezioa: Aplhynen jantzi horietako bakoitzak 125 eta 160 euro artean saltzen da eta.

2 erantzun

  1. Pingback: Bitacoras.com 2012(e)ko ekainak 24
  2. joxe 2012(e)ko ekainak 24
  3. leire narbaiza 2012(e)ko ekainak 27
  4. Pingback: Teknopataren txokoa » Besarkagailua 2012(e)ko urriak 17

Utzi zure erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.