Kopiapega

Aurrekoan esan nizuen ba: gehiagotan joan behar dut Bilbora, joaten naizen bakoitzean harritu egiten naizelako. Joan den ostiralean han lan egitea tokatu zitzaidan, eta enkargutxo batzuk egiteko ere aprobetxatu nuen. Interbiakera joan nahi nuen, A8a erabiltzeko deskontua eskatzera. Lehen ezustekoa izan nuen han: harrera zegoen gizonak tutik ere ez zekien euskaraz, baina muturtu ordez, euskaraz hasi nintzaionean berehala “espera, espera” esan eta lankide euskaldun baten bila sartu zen, irribarre batekin. Badakit gutxirekin konformatzea zela, baina haren jarrerak goiza alaitu zidan.

Haren jarrerak, eta gero kalean egin nuen aurkikuntza bat. Bilbon zabiltzatenok ezagutuko duzue San Inazio auzoan dagoen eraikin erraldoi hau, post-desarrollismoaren seme kuttuna:

San Inazioko erraldoiaInguru horretatik aspaldi pasatu gabe nengoen, eta arreta eman zidan fatxada zaharberritzeko egin duten ahalegina. Nik horma gris erraldoia nuen gogoan, eta oraingo kolore konbinazioak toke berezi bat ematen dio hala ere kankailu samarra den blokeari.

Paretik pasatzean, perspektiba bitxi samarrak lortzen dira. Irudi hau esaterako: erdiko eskilara horrek irreala dirudi, ilusio optikoa edo horrelako zeozer…

San Inazioko blokeko eskilarak

Bada, besteren bat ere nirekin ados dago, eta irribarrea atera zidan graffitia egin du eskailerako pisu guztietan, ikusi, ikusi:

San Inazio ctrl+v

Ikusten? Argazkian ez da ondo sumatzen, baina baten batek ctrl+v dioen graffitia erantsi die pisu guztiei. Izan ere, inpresio horixe ematen baitu eraikinak: pisu guztiak Photoshopekin kopipega eginda sortu direla… Baietz ona? 🙂

3 Comments

  1. Gorka Velasco 2011(e)ko ekainak 13
  2. koldobizkar 2011(e)ko ekainak 28
  3. Gartzi 2011(e)ko uztailak 15

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.