Trepetak

Paperezko bateriak

Paperezko bateriak 7 - teknopata.eus
Paperezko bateriak 11 - teknopata.eus
TXIMIST pilak, haiek bai sendoak, eta ez paperezko txatxukeri hauek!!!

Ezetz ba, japoniarrak ez direla gauza originalak asmatzen dituzten bakarrak! Ikusi bestela, Portugalgo ikertzaile talde batek paperezko bateria bat asmatu du, giroko hezetasuna aprobetxatuz kargatzen dena.

CENIMAT ikerkuntza zentruko Elvira Fortunato eta Rodrigo Martins ikertzaileek zuzentzen duten taldeak aireko hezetasuna erabiliz kargatzen den paperezko bateria asmatu dute. Inbentoa ez dabil edonon, noski, eta giroko hezetasuna %40koa gutxienez izatea behar du kargatu ahal izateko. Hezetasun maila hori handia bada ere, oso ohikoa ei da itsasertzean, esaterako.

Gainera, CENIMATeko ikertzaileak biobateriak ere sortu nahi dituzte: geure gorputzeko hezetasuna balaiatuz kargatuko liratekeen bateriak, markapasoak eta antzeko gailuak elikatzeko. Baietz ideia ona?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.