hamar@2010: Bozkatzeko garaia

Tira, apur bat kostata baina azkenean martxan jarri ahal izan dugu hamar@2010 sariketaren bigarren fasea: proposatu dituzuen 23 hautagaien artean gogokoen dituzuen hamarrak bozkatzekoa hain zuzen ere.

Gogoratu bete behar dituzuen arau sinple-sinpleak:

  • Gehienez ere zerrendako hamar hautagairi eman diezaiekezue bozka.
  • Bozkatzeko azken unea URTARRILAREN 8ko gauerdia izango da. Emaitzak Urtarrilaren 9ko goizean jakingo ditugu.
  • Ordura arte, bozka gehien jasotzen dituzten lehen hamar proposamenak izango dira hamar@2010

Hona aukerak: kontuz aukeratu, gero!

hamar@2010: Zeintzuk dira euskal sareko 2010eko ekarpenik onenak?

  • Dokumentalak.com. Argia.com/multimedia barnean, euskarazko dokumentalak bildu eta ekoizleak euren lanak digitalizatzera animatzeko sortutako kanala. (11%, 66 Votes)
  • Berriketan.info. Berria Taldeak sortutako informazioaren inguruko sare soziala. Albisteak, kazetariak eta herritarrak nahasten dituen sare soziala (10%, 58 Votes)
  • Tokitan Telebista. Bidaien inguruko web telebista, "bidaiari txikientzako abentura handiak" biltzen dituena. (8%, 48 Votes)
  • Kortoak.com. Argia.com/multimedian Euskal Herrian egindako film-laburrak biltzeko sortutako kanala. (6%, 39 Votes)
  • Euskalherrian.info. Berriak jaso, antolatu eta hedatzeko sistema osoa martxan jarri eta eduki guzti horiek deszentralizatu eta bisibilizatzen dituen tres (6%, 37 Votes)
  • Umap. Euskarazko twitter mezuen batzailea eta informazioa biltzen duen errobota. (6%, 37 Votes)
  • Albisteak 2.0 saioa, internet, telebista eta parte-hartzea sustatzen duen saioa. (6%, 36 Votes)
  • Gure memetxoak Twitterren: #Hitzokei, #teknopatafacts... (5%, 29 Votes)
  • Gaurko Hitzaren bigarren urteurrena dela eta, Maite Goñik egindakoa, hainbati bideoak zintzilikatzeko eskatuz... eta lortuz! (5%, 29 Votes)
  • Topatu.info (4%, 26 Votes)
  • Independentistak.net (4%, 25 Votes)
  • ZutaGu. Ezagutza partekatzeko euskarazko sare soziala. Bakoitzak bere txoko eta tresnak dituen sarea, baina besteekin elkarlanean aritzeko aukera ere. (4%, 23 Votes)
  • Badok.info. Euskal kantagintzaren inguruko gunea. (4%, 23 Votes)
  • Zaldieroaren pertsonaiak Twitterren: Yoda(naiz), Mitxelena XVI.a, Txosten eta Emendakina, Napoleon Lopez... (4%, 23 Votes)
  • Hitzak. Hitza guztiak, hedabide hiperlokal bilakatu dira eta Wordpress software librearekin egin dute hori. Kazetaritza eredu berriagoa eta mugikorretatik atzigarr (3%, 21 Votes)
  • Googlen euskarazko bilaketak egin ahal izatea, baita itzultzailearekin hastea eta euskarazko nabigatzailea dutenentzako emaitzak euskaraz ematea. (3%, 18 Votes)
  • Txintxarrisfera.com. Alegialdeko blogarien ekarpenak batzen dituen ataria. 19.95$-eko inbertsioa egin behar izan degu txo! 😉 (3%, 18 Votes)
  • Hitzegin.euskalherrian.info (2%, 13 Votes)
  • Blogariak.net. Aurreko blogari.net proiektuaren eguneraketa guztiz berria. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera alegia. (2%, 10 Votes)
  • Aisia bloga. Aisialdia eta euskara batzen duen bloga, Gipuzkoako urtxintxak egindakoa. (2%, 10 Votes)
  • Munduari so multimedia. Euskal telesaioen bilduma (1%, 4 Votes)
  • Munduari so. Aitor Madriden bloga. Mundu ezberdinei eginiko begiradak aurkituko dituzu bertan. (1%, 4 Votes)
  • BaiSarean. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bloga (1%, 4 Votes)

Total Voters: 152

Loading ... Loading ...

One Response

  1. Pingback: hamar@2010 sariak « Txintxarrisfera 2010(e)ko abenduak 30
  2. Zabi 2011(e)ko urtarrilak 3

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.