Lodi al zaude?

Irudiaren gizartean bizi gara, eta —beautifulpeople.com sare sozialaren erabiltzaileek ondotxo dakitenez— kilo batzuk hartzeak ondorio tamalgarriak izan ditzake, batez ere ‘bikini operazioa’-ri ekiteko garaia den honetan.

Lodi al zaude? 1 - teknopata.eus

Baina lasai, 25 dolarren truke (19 euro inguru) Pocket Metabolism Checker delakoa eskura dezakezu: MP3 txinatar horietako baten itxura duen gailu txiki bat da, erlojua, egutegia eta iratzargailu funtzioak dituena. Baina gainera, bi elektrodo ditu, pantailaren alboetan. Horietako bakoitzean atzamar bat jarriz gero, trastetxoak intentsitate baxuko deskarga elektriko bat ematen du, eta haren bidez kapaza da gorputzaren koipe portzentajea neurtzeko. Horrela, donutsak alde batera utzi eta entsaladak jaten hasteko garaia iritsi zaizun jakin ahal izango duzu.

Lodi al zaude? 2 - teknopata.eus

Aholku bat: opari gisa ematea pentsatu ere ez, e? Baten batek txarrera har lezake koipe neurgailua oparitzea!

2 Comments

  1. makilakixki 2010(e)ko martxoak 29
  2. joxe 2010(e)ko martxoak 29

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.