Blogosfera

Blogariak Amaraunean, 2009/10/04: Denboraldi berria

Share photos on twitter with Twitpic
Hiru bizkotxo mikro aurrean, by bontxi

Benito, Jozulin eta hirurok egon gara gaur Euskadi Irratiko Amaraunean, denboraldi berria estreinatzen. Blogarien tartea igandetan izango da aurten ere, 11:30etatik 12:00etara, eta aldaketa txiki batzuk izan dira ‘alineazioetan’: Josi Sierra lagunak ez du gurekin jarraituko aurtengoan, eta haren ordez Gorka Julio Teketen sartu da. Hirukoteak berrantolatu egin dituzte tarantulatxoek, eta hiru bizkaitarrok elkarrekin arituko gara beraz, gipuzkoarrekin nahastu barik! :)

Baina tira, harira etorrita, gaur gai polemiko horietako bat izan dugu: El Correo egunkariak datozen egunotan egingo dituen interneti buruzko jardunaldiak izan dira gai zentrala, eta El Correoko marketing saileko neska batekin egon  gara hizketan. Euskaldunak (euskal hiztunak, erran nahi baita), erabat baztertuta gaude haien jardunaldi horietan, kontzienteki baztertuta egon ere.

Baina tira, onena, beti bezala zuek zeuok entzutea eta zuon ondorioak ateratzea…

Play

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

2 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.