Segi komunera!

Seguru inoiz gertatu zaizuela: gogo itzelarekin joan zinemara, azken 50 urteotako filmik onena ikusteko eta, filmaren zatirik mamitsuenean,  komunera joateko sekulako gogoa etorri. Zer egin aguantatu ezinik zabiltzatenean? Nola jakin ez duzuela garrantzizko ezer galduko komunera zoazten bitartean?

runpeeSinesten ez badidazue ere, Web 2.0 ahalguztiduna da, laguntxook, eta horretan ere lagundu ahal digu. Duela gutxi estreinatu den RunPee webgunean, erabiltzaileak sartu eta film bateko unerik lasaienak markatu ditzakete, gainontzekook jakin dezagun noiz joan gaitezkeen komunera funtsezko ezer galdu gabe.

Funtzionamendua oso erraza da: pelikula bat aukeratzen dugunean, pelikula osoaren iraupena irudikatzen duen barra horizontal bat agertzen zaigu. Barra horretan, nahi dugun lekuan markatu ahal dugu zein momentutan hasten den une ‘aspergarria’, zenbat irauten duen, eta zer gertatzen den bitartean. Unea hastean pelikulako pertsonaiek zer esan edo egiten duten ere esan dezakegu, pista argiagoa izan dadin.

Pelikula ikusi aurretik, nahikoa da RunPeetik pasatu eta hari dagokion barraari erreparatzea, jakiteko zer momentutan aprobetxatu ahal dugun gure behar fisiologikoak asetzeko. Informazioa pantailan edo paperean ere eskuratu ahal dugu, aldean eraman nahi badugu.

Ideia bikaina, e?

4 Comments

  1. Demonocrazy 2009(e)ko ekainak 17
  2. Verräter 2009(e)ko ekainak 19
    • joxe 2009(e)ko ekainak 19
  3. Verräter 2009(e)ko ekainak 19

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.