Jobs, bajan

Steve Jobs bufanda gorriaz

Steve Jobs bufanda gorriaz, 'desmejoratu' samar

Osasun arazoak zirela eta, MacWorld azokan izaterik ez zuela azaldu eta astebetera, Appleren Kontseilari Nagusiak, Steve Jobsek, mezua zabaldu die bere lankideei, osasun arazoak hasieran uste baino latzagoak direla azalduz.

Gainera, haren osasunaren inguruko jakinminak enpresari kalterik egin ez diezazion, Jobsek iragarri du ekainera arteko baja hartu eta Tim Cook eragiketa buruaren esku utziko duela Appleren eguneroko jardunaren kudeaketa. Appleren burtsa kotizazioa bertan behera geratu da momentuz, albisteak eragin lezakeen balio galeraren beldurrez.

(i) info gehiago:

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.