Zorionak .CAT!

Zorionak…Euskal Herria 2.0 jardunaldietan entzun nuen lehenengoz .CAT domeinua lortzeko prozesu osoaren berri, eta, bere garaian azaltzen saiatu nintzen bezalaxe, zapore gazi-gozoa utzi zidan azalpenak. Gozoa, prozesu osoaren borobiltasuna nola zaindu zen ikusita, eta gazia berriz, kontua gurera ekartzeko orduan ikusi nituen zailtasunengatik.

Baina zaporeak zapore, gauza da ia-ia kasualitatez enteratu naizela gaurkoan .CAT domeinuak bi urte bete berri dituela, eta tira, aipatzeko moduko kontua iruditu zait. Prentsaurrekoa eman zuten atzokoan, eta, arineketan bada ere, azpimarragarriak iruditu zaizkidan hainbat kontutxo ekarri  nahi izan ditut hona:

  • Erregistartutako .CAT domeinu kopuruaren bilakaera27.500 domeinutik gora erregistratu dira guztira .CAT-ekin azken bi urteotan. Bilakaera ikusgarria izan du domeinu kopuruak 2006tik 2007ra %35eko igoera gertatu zen erregistroetan. Interneten edukiek egindako ekarpenak (eskegitako dokumentu kopuruak) ere gora egin du: %60, hain zuzen ere
  • Bere garaian azaldu zuten bezala, gorakada horrek eragin zuzena izango du prezioetan: otsailaren 22tik aurrera, %25 merkeago izango da .cat berrien erregistroa (60 euro lehen, eta orain 45 eta 50 euro bitartean).
  • Baina gainera, ez pentsa lozorroan geratu direnik… urte hauetan .CAT erregistroei esker lortutako diruarekin, puntCAT Fundazioak bekak eta diru-laguntzak emango ditu, Informazioaren Gizarte katalanaren garapena sustatzeko.

Enfin, berri onak, berriro ere, inbidia apur batez ere irakurtzen diren  horietakoak. Zorionak, bada, puntCAT, eta urte askotarako!

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.